XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasun eta Gizarte Ongizatea sailean euskara mintzatuaren presentzia.

Argitu behar lehenengo beste gaietaz ez dakigula nola aritzen diren, ez lankide artean, ez herritarrekin, ez dugu konstatatzerik izan eta.

A ereduko zerbitzuetan laneko gaietaz lankide artean ari direnean erdaraz aritzen dira erdia baino gehiago.

Laurdena edo aritzen dira zerbait euskaraz, eta gainerakoak euskaraz.

Herritarrekin ari direnean, berriz, euskara gehixeago erabiltzen dute dena, baina askoz gutxiagok zerbait.

Honen ondorioz gaztelera bakarrik erabiltzen dutenen kopurua igo egiten da.

Herritarrekin ari direnean gutxiago erabiltzen dute ba euskara.

B ereduko zerbitzuetan laneko gaietaz lankide artean ari direnean gehiago dira dana euskaraz aritzen direnak A zerbitzuetan baino, baina gutxi halere.

Zerbait aritzen direnak %13 dira, eta gehiengoa gazteleraz bakarrik.

Baita ere esan behar B ereduko zerbitzu hauetan nahiz eta dena euskaraz egiten dutenak gehiago izan, bataz besteko orokorretara joz gero, A ereduko zerbitzuetan baino txikiagoa da euskara mintzatuaren presentzia.

Laneko gai hauetaz ari direla herritarrekin oraintxe bertan esan duguna gertatzen da.

Gehiagok erabiltzen dute euskara bakarrik, baina euskararen presentzia jeitsi egiten da hala ere, zerbait zutabeak duen eragina dela eta.

Zerbitzu guztiak elkarturik (A+B), tarteko zerbait ateratzen, bi ereduetako datuen bataz bestekoarekin diferentzia handirik ikusten ez delarik.

Azpimarratu behar, hori bai, herritarrekin ari direnean euskara gutxiago erabiltzen dutela elkarren artean baino.

Baita ere esan, bataz besteko orokorretatik azpitik dauden bataz bestekoak ditugula sail honetan, kasu guztietan.

Sail honetan euskara mintzatuaren presentzia bataz bestekoarena baino bajuagoa da, gutxiago erabiltzen dute gure hizkuntza.